Eguberrietako agenda bete-betea izanen da Elgorriagan

Ttipi-Ttapa 2025eko abenduaren 22a

30 haurretik goiti bildu dira egutegirako atera duten argazkian.

Guraso elkarteak Eguberrietarako prestatu duen egitarauarekin, ez da aspertzeko tarterik izanen Elgorriagan.  

Asteazkenean, abenduaren 24an, aitzineko egunetan saldutako txartelen zozketa eginen dute, 15:00etan. Ondotik, etxez etxe eguberrietako kantak kantari ibiliko dira, eta haurren argazkiarekin osatu duten egutegia ere banatuko dute. Ilunabarrean, Olentzerori ongietorria eginen diote. 

Abenduaren 27an, bertzalde, Iruñera irteera antolatu dute: lehenik, Lacturale baserrira joanen dira, eta bazkalduta, Salting-era. Arratsaldean, ekintza gehiago eginen dituzte.

Urtarrilaren 1ean, urte berriari ongietorria eginez, etxez etxe kantari eta urtatsak eskatuz ibiliko dira. Hilaren 4an haurren bazkaria eginen da ostatuan eta urtarrilaren 7an, eguberriei agurra emateko, arbola bildu eta txokolatea banatuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun