[ARGAZKIAK] Iturengo San Martin elizako portxea txukundu dute auzolanean

Ttipi-Ttapa 2025eko abenduaren 23a

Iturengo eta Aurtizko jubilatuak lanean dabiltza bertze behin ere. Mendaurko baselizaren konponketan parte hartu zuten bertze hainbat herritarrekin batera eta beraien azken lana, San Martin elizaren portxeko edo atariko egurrak txukuntzea izan da. Bi egunez aritu dira brotxa eta pistolarekin lanean. Bistan da egin duten lana.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun