Jaialdiko lehen partida bikainean, Zeberio II.a eta David Mitxeo doneztebarra, Matxin III.aren eta Ionen kontra ariko dira.
Finalari dagokionez, aurten elkarrekin binakako hiru txapel lortu dituzten bi erremontista izanen dira aurrez aurre: binakako txapelketa, Udaberriko txapelketa eta Nafarroako txapelketa. Beraz, final honek erabakiko du fundazioko urteko erremontista onena zein izan den ere. Bakoitzak bere estiloa dauka, Agoitzekoa atzelaria, Doneztebekoa aurrelaria… Otano saketik agintzen saiatuko da eta Otxandorena, berriz, atzelaria mugitzen eta tantoa aitzineko koadroetan akitzen saiatuko da. Otanok herrian jokatzearen abantaila ere izanen du.
Finaleko jaialdian biltzen den dirua EN Nafarroako Esklerosi Anizkoitzaren Elkartera bideratuko da. 22 urtez goitikoek hamar euro ordaindu beharko dute, 16 eta 22 urte artekoek bortz euro eta 16 urtetik beheitikoak doan sartuko dira.