Aitorpenak musika emanaldia izanen da larunbatean Donezteben

Ttipi-Ttapa 2025eko abenduaren 17a

Aitor Etxeberria musikariarena da Aitorpenak proiektu musikala.

Doneztebeko Parroquia 13 dendan musika emanaldi berezia izanen da larunbatan. Aitor Etxebarria musikariak Aitorpenak bere proiektu musikala aurkeztuko du jende aitzinean 18:00etan.  

Ibilbide luzeko musikaria da eta 'Rimas profundas de Antonio Machado' izena du bere azkeneko lanak. 'Solid pop' estiloko musika egiten du Kataluniako musikariak. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun