Gizonezkoen Euskadiko harri handien txapelketa ere igande arratsaldean jokatuko dute
Iturendarraren marka ahaleginaz gain, Euskadiko Herri Kirol Federazioak antolatutako gizonezkoen Euskadiko harri handien txapelketa ere jokatuko da Asteasun. Hiru harri altxatzaile ariko dira lehian: Jokin Eizmendi, Sergio Mielgo eta Gari Garmendia. 175 edo 200 kiloko laukizuzenarekin,, 175 edo 200 kiloko zilindrikoarekin, 150 kiloko kubikoarekin eta 125 kiloko bolarekin arko dira.