Eguberrietako dekorazioa paratzen dutenen artean zozketa eginen du Doneztebeko Udalak

Ttipi-Ttapa 2025eko abenduaren 12a

Irabazleak 100 euroko bonua hartuko du herriko komertzioetan gastatzeko. Argazkia: Freepik.

Eguberrietan herria apaintzeko herritarrek egiten duten ahalegina saritu nahi du Doneztebeko Udalak. Horretarako, etxea, balkoia edo erakusleihoa apaintzen duten herritarren artean zozketa bat eginen dute.

Apaindutako edozein fatxada, balkoi eta erakusleihok hartzen ahal du parte zozketan. Horretarako, nahikoa izanen da dekorazio pixka bat paratzea, eta parte hartze hutsa sarituko dute. 

Zozketan parte hartu nahi dutenek argazkia bidali beharko dute 641 58 99 08 zenbakira apaindutako txokoaren irudiarekin. Parte hartzaile denen artean zozketa eginen dute, eta irabazleak 100 euroko bonua hartuko du herriko komertzioetan gastatzeko. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun