Eguberrietako XIII. Futbito Txapelketa jokatuko dute Donezteben abenduaren 21etik 31ra

Ttipi-Ttapa 2025eko abenduaren 10a

Doneztebe Futbol Taldeak hamahirugarren aldiz antolatu du Eguberrietako Futbito Txapelketa. Hamasei talde ariko dira lehian eta finala abenduaren 31n jokatuko dute. 

Hamasei taldek hartuko dute parte txapelketan, lau multzotan banatuta. Hiru jardunaldi jokatuko dituzte abenduaren 21n, 22an eta 26an, eta ondotik multzo bakoitzeko lehenengo biak sailkatuko dira final laurdenetara.

Abenduaren 27an, larunbata, jokatuko dituzte final laurdenetako partidak. Final laurdenetako irabazleek, final erdiak jokatuko dituzte abenduaren 28an, igandean.

Finala abenduaren 31n, asteazkena, jokatuko dute 16:00etan. Aitzinetik, 15:00etan, hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko lehia eginen dute. 

Hamasei talde hauek dira txapelketan parte hartuko dutenak. A multzoan Gaztain KE, Basaburua, Atsun Villa eta Bozka Juniors. B taldean Asilo FT, Carniceria Elorza, Pelenda FT eta Anis Saint Germain. C taldean Tzelzi FC, Aietzak, Inter Mitente eta La Bordaleta. D taldean Inafuma Ybeben, Galacteos de Gosgua, El Barrio eta Troskis. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun