Ortzirale berezia izan dute Sunbillan Antrotoki gazte taldearen eskutik

Ttipi-Ttapa 2025eko abenduaren 10a

Abenduaren 5ean Sunbillako Antrotoki gazte taldeak ortzirale berezia antolatu zuen Ulibeltzak elkartean. Arratsaldez, zazpiak eta erdietan, Baztango Bidenabar taldeak kontzertu akustikoa eskaini zuen. Entzuleek gozatu ederra hartu zuten hiru neska gazteen emanaldiarekin. Ondotik ogitarteko bereziak zituzten, bertan jateko edo etxera eramateko.

Mus txapelketa

Eguna akitzeko, mus txapelketa jokatu zuten. Guztira 24 bikotek parte hartu zuten. Irabazleak Ultzamako Iosu Etxeberria eta Aimar Iribarren suertatu ziren, finalean Jaione Otxandorena eta Lourdes Indakoetxea herritarrei irabazita. Hirugarren postua Santiago eta Juan Jesus Eraso Leitzako aita-semeek eskuratu zuten, Asier Zugarramurdiren eta Iñaki Gonzalezen kontra irabazita. Lerro hauen bidez eskertu eta zoriondu nahi dugu antolakuntza taldeak egindako lana. Giro ezin ederragoa izan zen, abendu hasierako besta egunak girotzeko.  

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun