CD Lourdes kontra jokatuko du ligako partida, 16:00etan hasita, bigarren postuan sendotzeko helburuarekin
Denboraldiko lehen partida galdu zuen larunbatean Elizondon Doneztebe Futbol Taldeak, baina garaipenerako bidera bueltatzeko aukera izanen du berehala. Abenduaren 3a, San Frantzisko eguna, Nafarroaren Eguna eta Euskararen Eguna ez ezik, futbol eguna ere izanen da doneztebarrentzat, ligan borzgarren jardunalditik gibeleratutako partida jokatuko baitute asteazkenean, 16:00etan hasita Tuteran, CD Lourdes taldearen kontra. Hirugarren mailarako igoera postuetan sendotzeko aukera izanen du Gorka Labordak zuzentzen duen taldeak.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.