Abenduaren 5ean Hurbildu zer den aurkeztuko dute eta bertaratzen direnek, gutunak idazteko eta elkarrekin hausnartzeko aukera izanen dute. Gainera, kontzertua ere izanen da eta baita bertako dantzak ere. Proiektua herritarrei aurkezteaz gain, ekitaldiaren helburu nagusia Senegalera bidaltzeko dirua lortzea izanen da.
Aurkezpeneko ekitaldian parte hartu ezin dutenek ere ekarpena egiteko aukera dute kontu honetan dirua sartuz: ES14 3008 0050 38 5349617125.