Jende aunitz bildu da Doneztebeko Mendiaren Egunean

Ttipi-Ttapa 2025eko abenduaren 1a

Mendia izan zen protagonista atzo Donezteben. Erreka elkarteak antolatuta, Mendiaren Eguna egin zuten. Goizean, eguraldi txarrari aurre eginez, Bonozorrotzera igo zen mendizale talde bat. Ondotik, poteoa eta bazkaria egin zituzten, eta 18:00etarako jendez bete zen Zinema. 

Eneko eta Iker Pou, Pou Anaiak, bertaratu ziren eta Aupa Pou! Bizitzari sokaz lotuta dokumentala ikusteko eta mendizaleen solasaldia aditzeko aukera izan zen. Izen bereko liburua ere salgai paratu zuten.

Ikusmin handia piztu zuen hitzordua izan zen, ortzegunerako akitu ziren sarrera denak eta besaulki guztiak jendez bete ziren. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun