Ortziralean hitzaldia eta mus txapelketa, larunbatean kontzertua eta bertso afaria eta igandean artisau azoka eta magia izanen dituzte, bertzeak bertze
Abenduaren 5ean, ortziralean 19:30ean, Andres Iñigo herriko euskaltzainak Etxe-izenen ezaugarri nagusiak eta Iturengo adibideak solasaldia emanen du herriko etxeko ganbaran. 21:00etan pintxo potea izanen da Iturengo Herriko Ostatuan. Mus txapelketa ere jokatuko da Iturengo herriko ostatuan eta gero, bingoa
Abenduaren 6an, larunbatean 19:00etan kontzertua emanen du Tira Bira taldeak. 21:30ean bertso afaria Julio Soto eta Sustrai Kolinarekin Iturengo herriko ostatuan.
Abenduaren 7an, igande goizean artisau azoka izanen dute Iturengo plazan. Arratsaldean, 17:30ean, Hodei magoaren ikuskizuna Aurtizko frontoian. 19:00etan talo jatea, Iturengo eskolako guraso elkarteak antolatu.