[BIDEOA] Malerrekako mendietan ibili dira Arkupeak elkarteko mendizaleak

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 19a

Arkupeak jubilatu elkarteko mendizaleek hilabeteroko txangoa egin zuten azaroaren 18an, asteartean. Oraingoan Malerreka inguruko mendietan ibili dira 70 bat mendizale. Doneztebetik abiatu eta Ameztia auzoan barna Ameztiko gainera igan ziren. Aurtitzerako bidea hartu eta bertan indarrak berritu zituzten, gosari eder batekin. San Martin eliza eta San Joakin baseliza inguratuz, Uraren Bidean barna, berriz ere Doneztebera itzuli ziren. Santamaria jatetxean bapo bazkaldu zuten. Irudiak: Joxe Zubieta

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun