Lasterketa larunbatean, azaroaren 22an, izanen da, baina bezperan ere motor soinua sumatuko da. Bertzeak bertze, 17:00etatik 19:45era egiaztapenak eginen dituzte eta 19:50ean ibilgailuen aurkezpenak eginen dituzte Doneztebeko Bearzana frontoian. Larunbatean, berriz, 09:00etan hasiko da lasterketa.
Errepide mozketak
- Saldiastik Orokietara doan errepidea 08:45etik 19:00etara itxia izanen da.
- Iturendik Leitzara doan errepidea 09:10ean itxiko dute eta 13:50era arte hala mantenduko dute.
- Doneztebetik Labaienera doan bidea, berriz, 14:00etatik 18:40ra itxiko dute.
