Ekaitz Bertiz Apezetxea zinemagile sunbildarrak, gradu akabailako bere lana eskualdean ez ezik eskualdetik kanpora ezagutzera emateko bidea egin du. 'Erreka Zoko hortan' film laburra herri aunitzetan ibili da, baita zinemaldi entzutetsuetan ere. Sariak ere hartu dituela eman genuen berri, bat gainera ez, bi lortu berri ditu Santurzine jaialdian.
Baina Donostian ere ibili da, zinemaldian eta Fantasiazko eta Beldurrezko zinemaren astean…
Herrira itzuli da Ekaitz, Madrilen lanean aritu baita ekoiztetxe entzutetsu batean.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.