Zubietako errotaren kanaleko ur ihesak konpontzeko lanean ari dira

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 14a

Kanaleko pareten eta oinarrien arteko elkarguneak konpondu dituzte.

Zubietako errotako kanalean ur ihesak izaten dira eta horrek eragina du errotako funtzionamenduan, udan eta urriaroan batez ere, orduan errekako emaria baxua baita. Udala ur ihes horiek gutxitzeko eta konpontzeko lanetan hasi da, kanaleko pareten eta oinarriaren arteko elkarguneak birgaitzen. Lanak IM Arrixko enpresak egin ditu eta aurrekontua 12.000 euro gehi BEZa. Museoetan eta bilduma museografiko iraunkorretan inbertsioak egiteko 2025eko dirulaguntza lortu du udalak.

Arrixko enpresa ari da egiten 12.000 euroko aurrekontuarekin eta uhate bat ere aldatu beharko dute

Lan horiek egin eta gero, errotatik hurbilen dagoen uhate edo konporta ere aldatu beharko dute, nahiko zahartua dagoelakoz eta hortik ere ur ihes handiak daudelako.

Errotatik hurbilen dagoen uhatea ere aldatu beharko dute, nahiko zahartua dagoelakoz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun