[ARGAZKIAK] Ikusmina piztu zuen Sunbillan Ulibeltzak elkartearen eguneko kirol apustuak

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 14a

Sunbillako Ulibeltzak elkarteak bere eguna ospatu zuen azaroaren 8an. Halere, larunbateko egun handiaren aitzinetik, ortzirale arratsean jokatutako mus txapelketan hamaika bikotek parte hartu zuten. Iker Urroz Iribarren eta Helene Rekarte Korta suertatu ziren txapeldun, finalean Xabi Armendariz Aizkorberi eta Mikel Bastante Rodriguezi irabazita. Hirugarren posturako lehian, Aitor eta Ane Etxalar Zugarramurdi anaia-arrebek irabazi zioten Haritz Bereau Mutuberriari eta Xabier Mariezkurrena Sorozabali. Argazkiak: Maider Petrirena

Kirol apustu ikusgarria egun handia hasteko

Baina Ulibeltzak elkartearen egun handia azaroaren 8a izan zen, larunbata. Aurten, bi kuadrillen arteko kirol desafioak (gazteak eta ez hain gazteak) ikusmina piztua zuen. Larunbatean, 09:00etan euripean, altxaferoa bota eta apustuari hasiera eman zioten Koldo (gazteekin) eta Eneko Herrera Urroz anaiek Oteixonerako bidean. Oteixoneko gailurrean, gazteen aldetik Aimar Migeltorena Mujika zegoen eta bertze taldetik, Haritz Bereau Mutuberria. Hauek Oteixon jautsi eta erreleboa plazan eman zioten Eneit Bertiz Apezetxeari eta Asier Antuña Zelaietari. Bi hauek Mendaur igo zuten. Bukaera emateko, Mendaurreko jautsiera Ekaitz Bertiz Apezetxeak eta Liher Lastiri Aranbarrik egin zuten. Ulibeltzak elkarteko helmugaraino. Aitzineko egunetan eta larunbatean ere euria egin zuen eta ibilbide guztia lohitua zegoen. Beraz, garrantzitsuena inork minik ez hartzea izan zen, baina gazteak gailendu ziren, hau da, Koldo Herrera, Aimar Migeltorena, Eneit Bertiz eta Ekaitz Bertiz. Zorionak ekipo.

 

Ia ehun lagun bazkarian

Eguerdian trikipoteoa egin zen, Itxaso Arrieta Agirre, Ainhoa Etxebeste Arretxea eta Janire Apeztegia Etxebesteren eskutik. Gero, 98 pertsonek elkartea bete zuten bazkarian. Aipatzekoa Unai Apezetxea sukaldariak egindako lan bikaina, baita bere guraso Patxik eta Maitek. Eguna ezin hobe akitzeko, Modestoren eskutik dantzaldia izan zen gaueko hamarrak bitarte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun