Andrea Mindegia judoka doneztebarrak Espainiako junior talde paraolinpikoarekin entrenatu du

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 13a

Andrea Mindegia Iribarren judoka doneztebarra, Logroñon egindako entrenamenduan parte hartu zuten bertze judokekin.

Errekako Andrea Mindegia Iribarren judoka doneztebarra eta Noelia Ariztia bere entrenatzailea, Logroñon izan dira asteburu honetan, Judoa denentzat izenburupean, Espainiako junior talde paraolinpikoarekin entrenamendu bat konpartitzen. Jardunaldi bikaina izan zen, Nafarroako Federazioaren laguntzarekin antolatuta.

Errekako kirolaria Noelia Ariztia entrenatzailearekin izan zen larunbatean Logroñon

Andrea Mindegia eta Marta Arce judokak.

Andrea Mindegiak, bertze lehia aunitzen artean, borrokaldi polit bat elkarbanatu du lau aldiz domina paraolinpikoa lortua duen Marta Arcerekin. Arras esperientzia polita eta zoragarria izan da, «judoa maila ezberdin guztietara egokitzen dela ikusiz eta ikasiz».

Andrea Mindegia eta Noelia Ariztia judokak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun