Eguberrietako saskia prest du Doneztebeko Erreka kirol elkarteak

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 12a

Iaz Maren Mariñelarenak irabazi zuen saskia. Argazkian, Errekako ordezkariarekin ageri da.

Urtero bezala Erreka kirol elkarteak eguberrietako saski eder baten zozketa eginen du. Txartelak dagoeneko salgai daude herriko hainbat komertziotan, eta Errekako kirolariek ere salduko dituzte. Zozketa abenduaren 18an eginen dute 20:00etan Errekaren egoitzan. Zozketarekin ateratako dirua elkarteak urteroko jarduna finantzatzeko erabiliko du.

Zozketatuko duten saskiak ondorengo sariak ditu barrenean: 500 euroko balea Doneztebarrak Merkatari eta Zerbitzu elkarteko saltokietan gastatzeko, 150 euroko balea erregaian gastatzeko, Roomba Robot xurgagailua, bi pertsonentzako zirkuitua eta otordua eskualdek bainuetxean, hutsean ontziratzeko makina, ordenagailu eramangarria, telebista, Lacturale produktuen lotea,  bi pertsonarentzako otordua inguruko jatetxe berezi batean, ardoa, urdaiazpikoa eta likoreak. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun