[ARGAZKIAK] Naroa Elizalde Etxekolonea zena gogoan, Behobia-Donostia lasterketa egin dute Zubietako sei emakumek

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 12a

Behobia-Donostia lasterketa egitea zen Naroa Elizalde Etxekolonea zubietarraren ametsa. Otsailean hil zen pilotaria, ametsa bete ezinik, baina bere lekukoa hartu eta bere pilotari kamixetak jantzita egin zuten igandean lasterketa famatua Zubietako bost emakumek: Karmele Bendoiro Santesteban, Mari Sanchez Gereka, Mikele Etxekolonea Diez, Olatz Baleztena Elizade eta Maialen Elizalde Etxekolonea. Beraiekin batera, seigarren zubietar batek ere burutu zuen Behobia eta Donostia arteko korrikaldia, Ane Anso Loiartek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun