Abeltzaintza dibertsifikatuari buruzko tailerra eginen dute azaroaren 24an eta 25ean Donezteben

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 7a

Ikastaroa INTIAk antolatu du, Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzarekin eta Cederna Garalur elkartearen laguntzarekin. Baratzeetan, fruta arbolak dauden tokietan eta basoetan abeltzaintza dibertsifikatuaren kudeaketaz ariko dira. Izena azaroaren 20a baino lehenagotik eman behar da.

Azaroaren 24an eta 25ean izanen da, 16:00etatik 20:15era, eta Doneztebeko Juansenean bilduko dira. Sustraiak Habitat Design kooperatibako kidea izanen da hizlaria eta euskaraz emanen du.

Alde batetik, abeltzaintza bakoitzaren erabileraz eta gakoez arituko dira, eta bertzetik, nekazaritza eta basogintza sistema bakoitzaren inguruko kontuak ere aztertuko dituzte. Horrez gain, abeltzaintza eta nekazaritza-basogintza sistemen arteko konbinazioak ere hartuko dituzte hizpide.

Parte hartu nahi dutenek izena nahitaez eman beharko dute. Plaza mugatuak izanen direla ohartarazi du INTIAk, eta izena emateko lotura honetan sartuta edo 948 01 30 58 telefonora deituta egin behar da. Azaroaren 20a izanen da apuntatzeko azken eguna.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun