Egitaraua
Egun handia azaroaren 8a izanen bada ere, mus txapelketa bezperan jokatuko dute, azaroaren 7an, ortziralean, 21:30ean hasita. Bikoteko bat bazkide izan behar du.
Biharamunean, larunbatean 09:00etan, bi kuadrillen arteko apustua eginen dute. Oteixonera eta Mendaurrera goiti eta beheiti eginen dute launa lagunek. Eguerdi partean, trikipoteoa izanen dute Ainhoaren eta Janireren eskutik.
14:00etan bazkari ederra dastatzeko aukera izanen dute, menu bereziarekin: magra, bieira entsalada eta langostinoak, zamburiñak, zainzuri brika onddo saltsarekin, bakailaoa piperradarekin, azpizuna, torradak, kafea, edaria, xanpaina eta kopa. Eguna ongi akitzeko, 17:00etatik 22:00etara Modestoren eskutik musika izanen dute.