Loteak eskatu nahi dituztenek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
- Lote bat (kamioi erdia) edo bi lote (kamioi osoa) eskatzen ahal dira. Kamioi osoa eskatzen duenaren kasuan, bi urteko lotetzat hartuko da (2026 eta 2027)
- Aurreko aldian bi lote (kamioi osoa) hartu zuenak ezin izanen du lote hau eskatu.
- Kamioi guztiak pisatuko dira eta pisuaren arabera kobratuko da egurra.
- Lotea ateratzeko gutxienez hamar loteren eskaera egon beharko da.
Egur lotea nahi duen orok udaletxean eman beharko du izena 08:00etatik 11:00etara azaroaren 20ra arte.