Santurzine jaialdiko bi sari lortu ditu Ekaitz Bertiz zinemagile sunbildarrak

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 6a

'Erreka zoko hortan' film laburra saritu dute Santurtzin.

Sariak biltzen segitzen du Ekaitz Bertizen 'Erreka zoko hortan' film laburrak. Urri hondarrean egindako Santurzine jaialdian bi sari lortu berri ditu. 

Alde batetik, EITB Euskal Pantailak saria lortu du ex aequo Tragedium pelikularekin batera. Bertzetik, euskarazko film labur onenaren Antolin Eguzkitza saria ere lortu du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun