Herrigunerock musika jaialdiaren hirugarren edizioa eginen dute larunbatean Donezteben

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 5a

Hirugarrenez eginen dute larunbatean Herrigunerock jaialdia. Larunbat honetan, azaroaren 8an, izanen da Doneztebeko Herrigunean eta 21:00etan hasita, Donibane Lohizuneko Karma taldea eta Baztango Kaskezur ariko dira. Kontzertuen ondotik, DJ Kulitx ariko da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun