Bestak 2025

Aurtizko bestak azaroaren 7tik 11ra ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 5a

Aurtizko dantzariak eta txistulariak joan den urteko bestetan. Aurten ere emanaldia eskainiko dute igande eguerdian.

San Martin bestak ospatuko dituzte Aurtitzen azaroaren 7tik 11ra. Ohi bezala, egitarau zabala prestatu dute ortzirale eguerdiko txupinazoarekin hasi eta astearte arratsaldeko mus, bingo eta xingar jatera arte.

Azaroak 7, ortziralea

12:00etan txupinazoa eta herriari itzulia herriko txistulari eta trikitilariekin. Ondotik, pilota partida: Elizalde-Eskudero, Bereau-Urruzola. 14:00etan herri bazkaria Andoni Egaña eta Angel Mari Peñagarikano bertsolariekin. Ondotik, dantzaldia Andoni Mitxelena akordeoilariarekin. Goizez eta arratsaldez puzgarriak. 19:00etan haur eta gurasoen afari-merienda.

Azaroak 8, larunbata

10:00etan dianak herriko txistulariekin. 12:00etan herri kirol erakustaldia. Bitartean sagardo dastaketa. 14:30ean mozorro bazkaria. Ondotik, herritarren arteko jokoak eta poteoa Igandea txarangarekin. 19:00etan DJ Endara. 23:30ean Trikidantz taldea. 02:00etan DJ Endara.

Azaroak 9, igandea

10:00etan dianak herriko txistulariekin. 11:00etan herriko gaztetxoen arteko pilota partidak. 12:00etan herriko dantzarien saioa. 17:00etan Mendaur trikiti pandereta eskolaren jaialdia. Ondotik, merienda. 19:00etan dantzaldia Hauspolariek taldearekin. 21:00etan tortilla eta pintxo lehiaketa elkartean.

Azaroak 10, astelehena

10:00etan dianak herriko txistulariekin. 11:00etan puzgarriak. 12:00etan II. krosa. 14:00etan haurren bazkaria elkartean. Arratsaldez egurrezko joko libreak eta puzgarriak. Ondotik, txokolate beroa. 19:00etan Go!azen telesailaren aurre estreinaldia frontoian

Azaroak 11, asteartea

SAN MARTIN EGUNA

10:00etan dianak herriko txistulariekin. 11:00etan Meza San Martinen ohorez. 12:00etan Mikel Lasarteren motozerra erakustaldia. 17:00etan mus eta bingo txapelketa. 19:00etan xingar jatea elkartean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun