Doneztebeko Merkatarien eta Zerbitzuen elkarteak erosketa bonuak paratu ditu salgai

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 4a

Doneztebeko Merkatari eta Zerbitzuen elkarteak erosketa bonuak paratu ditu salgai bertze urte batez. Hamalau euro balio du bakoitzak, eta trukean hogei euro hartuko ditu erosleak.

230 bonu paratu zituzten salgai eta goizetan Laboral Kutxan eta arratsaldetan Kukuka dendan erosten ahal dira. Bonuak erosteko azken eguna azaroaren 22a izanen da, aitzinetik agortzen ez badira. 

Pertsona bakoitzak gehienez bi bonu erosten ahalko ditu eta erosketa bakoitzeko gehienez ere bi bonu trukatzen ahalko dira. Bonua erosketa bakar batean trukatu beharko da osorik eta ez da dirua inolaz ere itzuliko. Azoaren 3an hasi zen bonuak erabiltzeko epea eta eta 22an akituko da. 

Honako komertzio eta zerbitzuek hartu dute parte kanpainan: A.P Amaya Picabea, Arrate estetika zentroa, Artlepo- Onddo ta punto, Casa Lácar etxea, Cosas de casa, Ferreteria Apezteguia berria, Kimetz belar denda, Kukuka haur arropa denda, Maite moda, Mendia botika, Menditxuri, Miguelena eta Saldias harategia. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun