11:30ean bertso poteo irekia eginen dute Doneztebeko ostatuetan barna. Ondotik, bazkaritarako elkartuko dira 14:00etan Santamaria jatetxean. Bazkalondoan, bertso saioa eginen dute eta Joanes Ilarregi, Amaia, Agirre, Haira Aizpurua eta Andoni Rekondo bertsolariak ariko dira kantuan. Tartean, Malerrekako Bertso Eskolako kideek bertso jarriak kantatuko dituzte.
Bazkaritarako txartela nahi dutenek 622 13 13 68 zenbakira idatzi beharko dute eta gaurkoa izanen da horretarako azken eguna. Bertso bazkariak eta konbinatuak edo kopak 37 euroko prezioa izanen du eta egunean berean ordaindu beharko da.