'Geuretik eta Geuretzat' bertso eguna eginen dute azaroaren 2an Donezteben

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 25a

Bertso jarriak kantatuko dituzte Malerrekako Bertso Eskolako kideek bazkarian.

Bertso munduko jendea elkartzea helburu du 'Geuretik eta Geuretzat' egunak eta aurten laugarren edizioa eginen dute. Donezteben paratu dute hitzordua azaroaren 2an. 

11:30ean bertso poteo irekia eginen dute Doneztebeko ostatuetan barna. Ondotik, bazkaritarako elkartuko dira 14:00etan Santamaria jatetxean. Bazkalondoan, bertso saioa eginen dute eta Joanes Ilarregi, Amaia, Agirre, Haira Aizpurua eta Andoni Rekondo bertsolariak ariko dira kantuan. Tartean, Malerrekako Bertso Eskolako kideek bertso jarriak kantatuko dituzte. 

Bazkaritarako txartela nahi dutenek 622 13 13 68 zenbakira idatzi beharko dute urriaren 28a baino lehen. Bertso bazkariak eta konbinatuak edo kopak 37 euroko prezioa izanen du eta egunean berean ordaindu beharko da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun