Izan ere, finalerdietako joaneko partida ezin izan zuen jokatu Utergak, ezker belaunean min zuelako eta finalerdia jokatzen ari zela, min hartu zuen Barricartek ere. Gaur erabakiko dute jokatzeko moduan dauden edo ez. Ez badira osatzen, Xuban Iturregi iruritarra eta Agirrezabala izanen dira ordezkoak. Osatu ala ez, ez dute erraz izanen finalera sailkatzea, joanekoan 35-20 irabazi baitzuten Nafarroako txapelketa ere irabazi zuten Otxandorenak eta Otanok.
Doneztebeko jaialdiko lehen partidan, Doneztebeko erremonte eskolatik profesionaletara salto egin duten lau erremontista ariko dira: Mikel Mikelarena eta Xuban Ilarregi oiztarrak, Koteto Ezkurra III.a eta David Mitxeo doneztebarren kontra. Azken bi urteetako laxoa txapelketako finalean bezala, beraz, oiztarren eta doneztebarren arteko lehia izanen da erremontean ere.
Txapelketako bertze jaialdietan bezala, sarreran biltzen dena ADANO elkartera (Nafarroan minbizia duten haurren aldeko elkartea) bideratuko dute.