'Ztandap' bakarrizketa izanen dute larunbatean Donamarian

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 15a

Larunbat honetan, urriak 18, Idoia Torregarai eta Mirari Martiarenarekin Ztandap bakarrizketa izanen dute Donamariako erabilera anitzeko gelan, udalak antolatuta. Antzerkia helduendako da eta 18:00etan hasiko da. 

Joan den asteburuan, berriz, Aranburugoitarrak: Herri kirolak antzerkia izan zuten Donamarian. Hori ere udalak antolatu zuen. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun