Rodrigo Jose Navarro eta Naroa Santesteban nagusitu dira Zubietako I. Mendi Lasterketan

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 13a

Euskararen Egunaren harira, Zubietako gazteek lehen aldiz antolatu dute aurten Zubietako Mendi Lasterketa. 91 korrikalarik osatu zuten 12 kilometro luze eta 640 metroko desnibel positiboa duen ibilbidea, Bunoara (595 metro) eta Aitzingurutzera (712 metro) igoz. Horien artean bizkorrena, gizonezkoetan, Madrileko Rodrigo Jose Navarro Sesmero izan zen eta, emakumezkoen artean. Zubietako Naroa Santesteban Otxandorena. Argazkiak: Izaskun Zubialde

Madrileko korrikalariak 52 minutu eta 38 segundo behar izan zituen 12 kilometroko ibilbidea osatzeko eta Zubietakoak ordubete, 8 minutu eta 58 segundo.

Zubietako Mendi Lasterketako lehen irabazleak, Rodrigo Jose Navarro madrildarrak, 52 minutu eta 38 segundo behar izan zituen ibilbidea osatzeko. Zazpi segundoko aldea atera zion bigarren izan zen Berastegiko Aritz Intxaurrondori (52.45). Beste gipuzkoar batek, Orendaingo Iker Ormaetxeak osatu zuen podiuma (54.31). Eneit Bertiz sunbildarra laugarren izan zen (54.58). Latsagako Oier Mikelarena zortzigarren izan zen (56-.16) eta Berako Oihan Pikabea bederatzigarren (56.45). Lehen zubietarra Igor Babaze izan zen, hogeita seigarren postuan (1.03.51).

Emakumeei dagokienez, parte hartu zuten 28en artean, Zubietako Naroa Santesteban Otxandorena izan zen bizkorrena (1.08.53), Enea Erkizia Amoros doneztebarra bigarren (1.10.08) eta Elgetako Goiatz Agirre hirugarren (1.10.23).

Sailkapen osoa

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun