Euskararen Egunaren harira, Zubietako gazteek lehen aldiz antolatu dute aurten Zubietako Mendi Lasterketa. Urriaren 11n, larunbatean 09:00etan abiatuko da lasterketa eta kirolariek 12 kilometro luze eta 640 metroko desnibel positiboa duen ibilbidea osatu beharko dute, Bunoara (595 metro) eta Aitzingurutzera (712 metro) igoz.
Parte hartzaile guztiei kamiseta eta taloa oparituko zaie. Denera ehun kirolarik parte hartuko dute lasterketan, Zubietako gazteen aurreikuspen guztiak gaindituz.