Palestina

Sunbillako eskolak ere babesa adierazi dio Palestinako herriari

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 10a

Sunbillako eskolako ikasle, irakasle eta gurasoak, ortzegun goizean egin zuten elkarretaratzea, «une zail honetan Palestinako herriari elkartasuna adierazteko».

Sunbillako eskolako ikasle, irakaslea eta gurasoek Palestinako herriari babesa eta elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egin zuten urriaren 9an, ortzegun goizean plazan, ‘Gure haurrak ere badira, aski da!’ zioen pankartarekin.

 

 

Elkarretaratzean adierazi zutenez, «gure hezkuntza proiektuan funtsezkoak diren balioak, hala nola, giza eskubideekiko errespetua, justizia soziala eta elkarbizitza, ezinbertzean lotzen gaituzte Palestinan gertatzen ari den errealitatearekin/genozidioarekin».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun