Landare zuntzekin papera egiteko lantegia izanen dute larunbatean Elgorriagan

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 9a

'Iratzetik paperera' proiektua aurkeztu zuen 2022an Malerreka Common Zerbitzuak kooperatibak.

Eskulan elkarteko Juan Barbé paper maisuaren eskutik, 10:30etik 13:00etara eta 15:00etatik 19:30era

Landare zuntzekin papera egiteko lantegia eginen dute urriaren 11n, larunbatean goizez eta arratsaldez, Elgorriaga Erreroa etxean, Eskulan elkarteko Juan Barbé paper maisuaren eskutik. Malerreka Common Zerbitzuak kooperatiba eta gizarte eta laneratzeko enpresak antolatu du, Iratz-ekin Gizartearekin proiektuaren barrenean eta Caja Navarra eta La Caixa fundazioen Innova programaren barrenean.

Plaza mugatuak izanen dira, gehienez ere hamar pertsona. Larunbatean 10:30etik 13:00etara eta 15:00etatik 19:30era eginen dute Elgorriagako Erreroan. Izena emateko 624 85 21 01 whatsapp zenbakia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun