Larunbat goizean herriko txistulariak ibiliko dira. 11:30ean pilota partida: Mikel Goñi eta Oier Elizalde, Ugaitz Elizalderen eta Apeztegiaren aurka. Kantu poteoaren ondotik, kantu bazkaria eginen dute Santxotena musikariarekin eta arratsaldean kantuan eta dantzan aritzeko aukera izanen da. Besta akitzeko bokatak eskainiko dira Aurtizko Ostatuan.