COMFIN Nafarroako Berdintasunaren Aldeko Emakumeen edota Feministen Erakundeen Koordinakundeak antolatuta egin zuten, Aske elkartearen, Doneztebeko Udalaren eta Malerrekako Mankomunitatearen laguntzarekin. XII. edizioa izan zen eta aurreikusi baino jende gehiago hurbildu zen hitzordura. Askekoek kontatu dutenez, «72 lagunek emana zuten izena, baina apuntatu ez zirenak ere hurbildu ziren. Ondoko bazkarian, berriz, 47 lagun bildu ziren». Haurren zaintzarako zerbitzua ere eskaini zuten.
Egitarauari dagokionez, Nuria Varela idazleak eta adituak Emakumeak politikan. Etorkizuneko erronkak: Parekidetasunetik berdintasunera hitzaldia eman zuen, eta bildutakoen irudiko, interesgarria izan zen, «hitzik gabe utzi gintuen». Yolanda Villegas COMFINeko lehendakariak, berriz, «datu zehatzak eta errealitatearen irudia» paratu zituen mahai gainean, eta Maria Txibite Nafarroako presidenteak ere parte hartu zuen hitzordua.
Askekoek balorazio zehatzik egin ez badute ere, «orokorrean dena arrunt ongi» atera zela adierazi dute.