Ipar martxa tailerra eginen dute urriaren 18an Donezteben

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 3a

Argazkia: Freepik.

Urriaren 18an Donezteben eginen duten ipar martxa tailerra Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak, Nafarroako Gobernuak eta Doneztebeko Udalak antolatu dute. Parte hartzeko izena eman behar da. 

Ipar martxa tailerra debalde izanen da eta lehengo Doneztebeko osasun zentroan egin dute hitzordua, 10:00etatik 12:00etara. 

Izena telefono honen bitartez eman behar da: 641 58 99 08. Eta horretarako, izen-abizenak eta helbide elektroniko bat jakinarazi behar dira. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun