Plazaz Plaza pilota txapelketako final handia urriaren 4an jokatuko dute Donamarian

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 2a

Uztailaren 31n egin zuten V. Plazaz Plaza txapelketaren aurkezpena Donamariako Jauregian eta larunbat honetan. jokatuko dute finala Donamariako frontoian.

Uztailaren 31n aurkeztu zuten Donamariako Jauregian Plazaz Plaza pilota txapelketaren bosgarren edizioa eta, hamabi jardunaldiren ondotik (azkena larunbatean Urrozen), urriaren 4an, larunbatean 18:00etan hasita jokatuko dute txapelketako final handia: Iturriaga leitzarra eta Galeano, Barrokalen eta Mendibururen kontra.

Iturriaga leitzarra eta Galeano, Barrokalen eta Mendibururen kontra ariko dira, larunbatean 18:00etan hasita

Adoseko Iera Agirre Iturriaga leitzarrak aurkezpenean gogoratu zuenez, «txapelketa hau gure txapelketa kuttunena da, pandemia garaian sortu baitzen, emakumezkoen pilota herrietako plazetara eramateko asmoz». Urtez urte hazi da, eta aurten, kirol lehiaketaz haratago, genero indarkeriaren aurkako aldarri gisa ere aurkeztu zuten. Hain zuzen, Malerrekako Mankomunitateak babestu du txapelketa, duela hiru urte Malerrekako Erronkarekin egin zuen moduan. Naroa Elizalde Etxekolonea pilotari zubietarra ere gogoan izan dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun