Iker Anzizar doneztebarra txapeldun suertatu da Arnedoko lau eta erdiko pilota txapelketan

Iker Anzizar doneztebarrak Arnedon lehen aldiz jokatu den lau eta erdiko txapelketa irabazi du promesa mailan.

Asteartean jokatutako promesa mailako finalean 22-19 irabazi zion Julen Etxaniz azkoitiarrari.

Arnedoko lau eta erdiko pilota txapelketaren lehen edizioan garaipena lortu du Errekako Iker Anzizar doneztebarrak. Asteartean jokatutako promesa mailako finalean 22-19 irabazi zion Julen Etxaniz azkoitiarrari.

Aitzinetik, ortziralean jokatutako finalaurrekoan, Anzizarrek Otaegi hartu zuen menpean.

Elite mailan, Lapkeko Zubizarreta IV.a suertatu zen txapeldun Arnedon, Aurrera Tolosako Alberdiri 22-15 irabazita finalean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun