Saioa urriaren 10ean Doneztebeko Juansenean izanen da, 09:30etik 14:00etara eta 15:30etik 17:30era. Gaztelaniaz izanen da eta Asturiasko Fungi Natur-eko Leandro Melendez izanen da hizlaria.
Atal teorikoa eta praktikoa landuko dituzte. Alde teorikoan, bertzeak bertze, onddoak eta horien laborantza, enborren gaineko shiitake laborantza, inokulazioa, enborren inkubazioa, instalazioak, ekoizpen egonkor eta jarraiturako lan plana, kontserbatzeko moduak... hartuko dituzte hizpide, baita bertze onddo espezie batzuk ere, ekologikoan nola landatzen diren kontuan hartuta. Praktikoan, berriz, shiitakeen mizelio bidezko inokulazioa landuko dute haritz enborren gainean, beharrezko erremintak eta mizelioa, eta inokulazio eta inkubazio teknika eraginkorren inguruan ikasteko aukera ere izanen dute.
Izena lotura honetan sartuta edo telefono honetara deituta (948 01 30 58) eman behar da. Urriaren 8an akituko da apuntatzeko epea. Aipatu behar da joan den urtean arrakasta handia izan zuela; jendea ikastarora joateko aukerarik gabe, kanpoan gelditu baitzen.