Asteburu honetan Donamarian egitekoa zuten antzerkia urriaren 11ra gibelatu dute

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 1a

'Aranburugoitarrak: Herri kirolak' antzerkiko protagonistak.

Donamariako Herriko Etxeak antolatuta, larunbat honetan, Aranburugoitarrak: Herri kirolak antzerkia egitekoa zuten. Baina egun eta ordu berean, Ados pilota elkartearen V. Plazaz Plaza txapelketako finala Donamarian eginen dutenez, antzerkia urriaren 11ra gibelatzea erabaki dute. 

Hala, Lorena Arangoa eta Xabier Artieda protagonista dituen ikuskizuna urriaren 11n izanen da, 18:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun