Kopako partida jokatuko du gaur Errekako gizonezkoen eskubaloi taldeak Donezteben

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 25a

Errekako gizonezkoek kopako hirugarren partida irabazi nahi dute gaur arratsaldean Doneztebeko kiroldegian.

Denboraldi berriari ezin hobe ekin dio Errekako gizonezkoen eskubaloi taldeak. Nafarroako Superkopa irabazteaz gain, kopan jokatutako bi partidak ere irabazi ditu eta gaur, ortzeguna, 19:30ean, Doneztebeko kiroldegian jokatuko du hirugarrena. Atarrabiako Beti Onak taldea izanen du arerio, hau ere, kopako bi partida jokatua eta galtzea zer den ez dakiena (garaipena eta berdinketa lortu ditu). Ea bada bolada onari eusten dion Errekako gizonezkoen taldeak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun