«Erreka zoko honetatik Donostiako Zinemaldiko alfonbra gorrira». Holaxe laburbiltzen ahal da Erreka zoko hortan film laburrak egin duen ibilbidea. Ekaitz Bertiz Apezetxea sunbildarrak zuzendu eta herriko eta inguruko zenbait aktore aritu dira pelikula honetan, baita proiektua aitzinera ateratzeko egin behar diren bertze lanetan ere. Urte hasieran herriz herri ibili ziren proiekzioak ematen eta irailaren 20an, Zinemira kimuak saioan aurkeztu zuten, Principe zinemaren areto batean. Ekaitz Bertizek aipatu digunez, «harrera ona izan zuen, aunitz gustatu zitzaion ikusleei».