'Haniellen txalupa' haurrentzako liburuaren kontaketa eginen dute ortzegunean Donezteben

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 24a

Ortzegunean, hilaren 25ean, 'Hanielleren txalupa' liburuaren irakurketa eta solasaldia eginen dituzte 17:00etan liburutegian. Migraziori buruzko ipuina da, eta sei eta zortzi urte bitarteko haurrei eta beren familiei zuzendurikoa da

Heldu den irailaren 29an, astelehenean, berriz, Naturaren zaintzari buruzko Sustrai taupadak. Zuhatz zaintzaileak tailerra eginen dute 17:30ean liburutegian bertan. Euskaraz izanen da eta bortz eta zortzi urte bitarteko haurrei zuzendua dago.

Udazkeneko ekintzei, dagokionez, urrian hasita, berriz, asteartetan, 11:00etan haurrentzako Ipuin Txokoa izanen da. Euskarazko irakurle taldeko lagunek Nerea Ibarzabal idazle bizkaitarraren Bar Gloria liburua leituko dute udazkenean, eta asmoa, elkarrekin bildu eta idazlearekin liburua aletzea izanen da. 

Azken ikasturteko datuak eman ditu Marga Erdozain liburuzainak. Denera 4.685 ale mailegatu dira liburutegian, 5.895 bisitari izan dituzte eta gaur egun 842 bazkide ditu. Udako datuei dagokionez, 1.035 liburu mailegatu dituzte denera, eta Erdozain datuarekin «hagitz kontent» dago. 

Gainera, irailaren 15ean hasita, neguko ordutegian murgilduta dago liburutegia eta 16:00etatik 20:00etara egonen da irekia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun