Bestak 2025

Urrozko bestak ortzegunean hasiko dituzte

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 23a

Irail bukaera ailegatuta, bestarako prest dira urroztarrak. Bortz eguneko egitaraua prestatu dute: irailaren 25an, ortzegun ilunabarrean botako duten txupinazoarekin hasiko dituzte eta astelehenean, irailaren 29an, eguerdian akitu. 

Ortzeguna, irailak 25

20:00etan txupinazoa. 21:00etan zopak herriko ostatuan. 00:00etatik 04:00etara dantzaldia Modesto akordeoilariarekin.

Ortziralea, irailak 26

Goizez eta arratsaldez puzgarriak. 11:00etan haurrendako jokoak. 16:00etan mus txapelketaren hasiera. 18:30ean haurrendako merienda. 19:30ean DJ J&Jrekin musika. 20:30ean zezensuzkoa. 21:30ean paella jatea plazan. Ondotik DJ J&Jrekin musika.

Larunbata, irailak 27

11:00etan mus txapelketaren finala. 14:30ean herri bazkaria Aitor Mendiluze eta Aitor Sarriegi bertsolariekin. Ondotik Modesto akordeoilariarekin musika. 21:00etan xingar eta txistor jatea. Ondotik Modestorekin dantzaldia.

Igandea, irailak 28

Goizean artisauak. 11:00etan Doneztebeko dantzari ttikien emanaldia plazan. 12:00etan pilota partiduak: V. Plazaz Plaza txapelketako partidua: Iturriaga-Galiano, Barrokal-Mendibururen kontra. 18:00etan aizkora apustua: Aizkoran Saralegi-Soroa, Bihurri-Etxeberriaren kontra. Arpanean Sarratea-Urrutia, Biurrun-Etxeberriaren kontra. 19:30ean Jon, Jaione eta familiarekin kantaldia. 20:30ean tortilla eta postre lehiaketak.

Astelehena, irailak 29

11:00etan meza. 12:00etan Doneztebeko abesbatzaren emanaldia. 13:00etan luntxa herrikoendako. Ondotik, bestak akituko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun