Agirrezabalarekin eta Otanorekin batera, erraz irabazi zituzten finalerdietako joaneko partidak
Larunbat arratsaldean Los Arcosen jokatutako lehen finalerdiko joaneko partidan, Xanti Uterga doneztebarrak eta Otanok 35-22 irabazi zieten Matxin III.ari eta Barricarti. Jaun eta jabe izan ziren gorriak eta Utergak 24 tanto egin zituen. Jaialdiko lehen partidan, Zeberio II.ak eta Markel Leatxe donamariarrak 30-25 irabazi zieten Osesi eta Ioni.
Hasiera batean Irunberrin iragarria zegien finalerdia, berriz, igande goizean Agoitzen jokatu zuten. Eloi Otxandorenak eta Otanok bezperakoa baino oraindik garaipen garbiagoa lortu zuten, 20 tantotan utzi baitzituzten Zeberio II.aren ordez aritu zen Mikel Mikelarena oiztarra eta Ion. Jaialdiko lehen partidan, Koteto Ezkurra III.a doneztebarrak eta Baztanek 30-21 irabazi zieten Osesi eta Xuban Ilarregi oiztarrari.
Ortziralean Lodosan eta larunbatean Aiegin jokatuko dituzte finalerdietako itzulerako partidak, baina asteburu honetako irabazleek urrats handia eman dute urriaren 5ean Zubirin elkarren kontra finala jokatzeko.