Giro bikaina izan dute aurten ere Iturengo Joaldunen Egunean

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 22a

Joaldunak, bertsolariak, trikitilariak eta panderojoleak larunbat goizean baseri baten atarian, Iturengo Joaldunen Egunean. Argazkia: Maria Larretxea

Irailaren 20an ospatu zen Iturengo Joaldunen Eguna bertze urte batez. Goizean goiz joaldunak plazan egina zuten hitzordua joareak paratu eta eguna ederki hasteko. Joaldun guztiak prestatu zirenean, lehen joare soinuak herrian barrena zabaltzen hasi ziren. Egunaren protagonistekin eta herriko trikitilariekin eta panderojoleekin batera, Jon Maia eta Aitor Mendiluze bertsolariak Ameztiko bidea hartu zuten goiz erdian eta Lasagan barna ere ibili ziren baserriz baserri.  

Baserritarrak beraien bisita eskertzeko jan-edanak eskaini zizkieten, hurbildu ziren guztiei, tartean bertsolarien bertsoak entzunez. Itzulia akitu ondotik, plazan segitu zuen bestak, herri bazkariarekin, bertsolariekin eta Hauspolariek taldearen musikarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun