Nafarroako bigarren mailako aizkolari txapelketaren finala jokatu da igande arratsaldean Uharteko Toki-Alai pilotalekuan. Bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta oinbiko bat moztu behar zituzten bortz aizkolariek eta Altsasuko Oier Mitxelena izan da bizkorrena (18.01). Dorraoko Iban Resano izan da bigarren (18.37) eta biak lehen mailan arituko dira 2026an.
Etxarri Aranatzeko Aritz Oiarbidek osatu du podiuma (19.12), Beintza-Labaiengo Jesus Etxeberria laugarren izan da (21.40) eta Itsasuko Patxi Igoa bosgarren (22.27).