Hitzordua Intiak Donezteben duen Juansenea egoitzan eginen dute. 11:0o0etan elkartuko dira eta aurkezpenaren ondotik, 11:15ean INTIAko Ane Belen Garciak eta Oskia Gorostiagak hartuko dute hitza. Erreleboa nola prestatu nekazaritza ustiategi batean. Bitartekaritza zerbitzua izeneko solasaldia eginen dute.
Ondotik, 12:15ean Familiatik kanpoko errelebo kasuei buruzko solasaldia eginen dute INTIAko Jesus Maria Lasartek.
Parte hartzeko aitzinetik izena eman behar da 948 01 30 58 zenbakira idatzita. Jardunaldia Nafarroako Gobernuak antolatu du, INTIA laguntzaile duela.